Euskal Eurohiria II: etxebizitzak eta establezimenduak

Euskal Eurohiriari buruzko lehenengo txostenari jarraipena emateko eta eskualde honen argazkia osatzeko helburuarekin bigarren atala dator oraingoan. Lehenengo txostenean biztanleriaren azterketa egin zen ikuspegi demografikoa lantzeko. Bigarren txosten honetan ikuspegi sozioekonomikoa ulertzeko asmoz landu diren gaiak etxebizitza eta establezimenduak izan dira.